Ibilbidea 30 etapatan banatu dute biderik egokienak aukeratuz. Asiako hego-ekialdea, Costa Rica, Kuba eta Lanzarote bikote honek tandemean ezagutu dituen beste herrialde batzuk dira.
Bringasek azaldu duenez, “gure lurraren orografia kontuan harturik, fisikoki edo teknikoki gogorrenak diren bideak kentzen saiatu gara. Bide-gorri eta bide berdeak aukeratzen saiatu gara. Ibilbidearen %99a bizikletaz egin daiteke eta %81a trafikoak oztopatzen ez duen tokietatik doa”. Etapak aterpetxe edota kanpina duten tokietan amaitzen dira. Etapa hauek diseinatzeko urte bi eman dituzte ibilbide egokienak aukeratzen. Bildutako datu guztiekin liburua kaleratu dute.

Informazioa: Bizibidaia