31 gazteren aurkako salaketa artxibatu dute

Anboto 2007ko api. 20a, 12:50

Gaztetxeko gatazka dela-eta, deklaratzera deitutako 31 gazteen aurkako salaketa artxibatzea erabaki du Durangoko Justizia Auzitegiak. Jabetza pribatua usurpatu izana leporatzen zieten, baina ez dute delitu zantzurik aurkitu.

Gazte guztiek ez dute deklaratu beharrik izan. Joan zen martxoaren 20an deituta zeuden, baina atzerapenak zirela-eta, hamar bat gazteren deklarazioa apirilerako uztea erabaki zuten. Deklarazio horren beharrik barik, baina, salaketa artxibatzea erabaki du Justizia Auzitegiak.

Gazteak gustura daude erabakiarekin: “Guretzat, sarritan esan dugun legez, okupazioa ez da delitua eta, ondorioz, normaltzat jotzen dugu salaketa artxibatu izana”. Gazte horiek Ertzaintzak urtarrilean okupatutako Gaztetxea desalojatu zuenean identifikatu zituzten.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!