Oromiñoko jaietan antzinako erako eztegua antzeztuko dute

Anboto 2007ko api. 20a, 12:46

Oromiñoko San Marko jaien barruan, antzinako ezteguak nolakoak izaten ziren ikusteko aukera izango dugu domekan. Sasoi bateko ohiturei jarraituz, egun osoko jaia antolatu dute.

Oromiñoko San Marko jaien barruan, antzinako ezteguak nolakoak izaten ziren ikusteko aukera izango dugu domekan. Sasoi bateko ohiturei jarraituz, egun osoko jaia antolatu dute.

Eguerdian ezkongaiek erdialdetik irtengo dute, antzinako erara jantzita eta emakumeak irten ohi ziren moduan: jabetza guztiak gurdian kargatuta. Baserri baten atarian, ezkontzarako gonbita luzatuko diote hango familiari antzinako eran. Ondoren, auzoko ermitara joango dira. Han, elkarri baietza emango diote Udane Zugaza Artazak eta Eneko Berasaluzek, errepresentazioko protagonista nagusiek. Aurretik, notarioak bakoitzaren jabetzak zerrendatuko ditu, sasoi batean egiten zen legez.

Oromiñoko jai batzordeko kideen esanetan, “ezteguan erabiliko duten kontratua benetako baten kopia da, XIX. mende amaierakoa”.

Bestalde, datorren zapatuan, hilaren 28an, Luhartz taldearen 25. urteurrena ospatuko dute. Taldeko kide bat, Rafa Iriondo, oromiñarra da eta mende laurdeneko ibilbidea bazkari ederraren bueltan ospatuko dute. Ondoren, arratsaldean (17:00etan) lehenengo eta iluntzean gero, erromeria eskainiko du Luhartzek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!