EAJk hirigunearen gaur egungo egitura defendatuko du

Anboto 2007ko mar. 23a, 11:59

Ibaizabal ibaiaren bideratze planak sortu duen kezka dela-eta, Iurretako EAJk auzi honen aurrea hartuko duen postura jakinarazi du idatzi labur baten bidez: "Uneoro, Iurretako hirigunearen gaur egungo egituraketa defendatuko dugu".

Ibaizabal ibaiaren bideratze planak sortu duen kezka dela-eta, Iurretako EAJk auzi honen aurrea hartuko duen postura jakinarazi du idatzi labur batean bidez: "Uneoro, Iurretako hirigunearen gaur egungo egituraketa defendatuko dugu".

Jeltzaleen arabera, "ibaiaren ibilguaren segurtasuna bermatzeko beste alternatiba batzuk badaudela uste dugu (garbiketa, dragaketa, ibaiertzen garbiketa…)". Beraz, "gure herriaren etorkizuna arriskuan jar dezaketen neurri traumatikoetara heltzeko beharrik ez dago". Ildo horretatik, "aginpidedun erakundeei aipatutako planaren informazio gehiago eta osatuagoa eskatu diegu, detailerik txikienarekin, horrela, hartu beharko liratekeen irtenbideak aurreikusteko".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!