Hainbat gazte deklaratzera Gaztetxeko gatazka dela-eta

Anboto 2007ko mar. 23a, 11:37

Ertzaintzak Gaztetxea itxi zuenean identifikatutako 31 gazte, astelehenean, Durangoko Justizia Auzitegian deklaratzera deituta zeuden. Lehenengoak 9:30ean zeukan hitzordua, baina atzerapen batzuk medio, 12:00etan, oraindik, hasteke zeuden.

Azkenean, 20 bat lagunek bakarrik deklaratu zuten. Gainontzeko hitzorduak apirilera edo maiatzera atzeratu zituzten. Gazteen esanetan, “prozedura judizial hau gazte mugimenduaren kontrakoa da. Guretzat okupazioa ez da delitua, eta Iurretan Gaztetxe bat lortu arte ez dugu etsiko. Izan ere, gure herrian oso beharrezkoa ikusten dugu Gaztetxea”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!