Errausketa labearen kontra bozkatu dabe, ez dagoelako banako eraikinean

Anboto 2007ko mar. 9a, 14:05
Ez atzoko Udalbatzarrean, baina oraintsu egindako batean, zinegotzi guztiek aho batez errausketa-labea egiteko Nuestra Señora de Begoña S.L.-ri informazino urbanistikorik ez ematea onartu dute.
Hasieran, errausketa-labeak eskakizun legal guztiak betetzen zituela uste zuten, baina gerora, bat ez duela betetzen ohartu dira. Horrelako jarduera banako erakin batean gauzatu behar da, eta ez zegoen horrela aurreikusita. Hori izan da aurka bozkatzeko arrazoi bakarra, alderdi guztien partetik.

Ezker Batuko zinegotzia, 15 egun lehenago, informazioa ematearen alde agertu zen eta botoa aldatzeko bere arrazoia emqn eban: “Lehenago, baldintza guztiak betetzen zituztela uste nuen, baina horrela ez denez, aurka agertu naiz”.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!