Larrakozelaiko lur zatiak erostera bideratu dute diru-atalik handiena

Anboto 2007ko mar. 9a, 14:01
Aurtengo aurrekontu orokorrak onartu zituzten atzo goizean EAJ eta EAren botoekin; PP eta EB aurka agertu ziren; PSE-EE abtestenitu egin zen. Aurretik, PPk eta EBk aurkeztutako zuzenketa guztiak atzera bota ziren.
Aurtengo aurrekontu orokorrak onartu zituzten atzo goizean EAJ eta EAren botoekin; PP eta EB aurka agertu ziren; PSE-EE abtestenitu egin zen. Aurretik, PPk eta EBk aurkeztutako zuzenketa guztiak atzera bota ziren.

Inbertsinoei dagokienez, diru-atalik handiena (870.000 euro) Larrakozelai inguruko lurrak lortzeko bideratu dituezt, gerora, han igerilekuak egiteko. Proiektua eginda dago, dagoeneko, baina Iñaki Totorika alkateordeak azaldu duenez, “moldaketa batzuk egin beharko dira”.

Beste 240.000 euro bideak konpontzeko erabiliko dituzte: 170.000 Santa Apoloniarako eta 70.000 Bazetarako.

Legeari lotuz, udaletxerako, kultur etxerako eta jubilatuen etxerako irisgarritasun plana egiteko 150.000 euro aurreikusi dituzte.

Inbertsioetan beste diru-atal interesgarri bi ere badaude. Batetik, Arriandin autobus geltokia dagoen inguruan, behe pasabide bat egin nahi dute: “Industrigunea eta autobus geltokiak hantxe daudenez, holako pasabide baten beharra ikusten dugu”, dio Totorikak. Aurten, proiektua egin nahi dute, 100.000 eurorekin. Bestetik, oraintsu arte Gaztetxea zegoen txapa-lantegia eskuratzeko eta botatzeko 120.000 euroko diru-atala zabaldu dute.

Aipatutakoez gainera, Fausto auzoa argiztatzeko (12.000 euro), Bixente Kapanagako argiteria aldatzeko (12.000 euro) eta Amuruako zubia birgaitzeko (12.000 euro) atalak ere sortu dira. Azkenik, 12.000 euroko diru-atala ireki dute Abadetxea dela-eta. Hala ere, oraindik ez dute adostasunik lortu Gotzaingoarekin.

EBren zuzenketa bat babestutako bizilekuak egiteko lurrak erosteko diru-atala irekitzearen gainekoa zen; Milioi bat euroko diru-atala eskatzen zuen horretarako. PPk, barriz,16 zuzenketa aurkeztu zituen: jaiotako haur bakotxeko 600 euroko laguntza urtean, zabortegiak eragindako kalteak ordaintzea…
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!