Errefusatze-intzidentea atzera bota dute

Anboto 2007ko mar. 2a, 12:24
Gaur goizeko udalbatzarrean, errefusatze-intzidentearen gaineko bozketa egin dute. Aldeko botoak, kontrako botoak eta abstentzioak hiruna izan dira. PPk eta EBk errefusatze-intzidentearen alde bozkatu dute; EAJko hiru zinegotzik kontra agertu dira; azkenik, EAko eta PSE-EEeko ordezkariak, eta, EAJko zinegotzi bat abstenitu egin dira. Ondorioz, bozketa berriro egin dute, eta Iñaki Totorika alkateordearen kalitate botoarekin intzidentea atzera bota dute.
Gaur goizeko udalbatzarrean, errefusatze-intzidentearen gaineko bozketa egin dute. Aldeko botoak, kontrako botoak eta abstentzioak hiruna izan dira. PPk eta EBk errefusatze-intzidentearen alde bozkatu dute; EAJko hiru zinegotzik kontra agertu dira; azkenik, EAko eta PSE-EEeko ordezkariak, eta, EAJko zinegotzi bat abstenitu egin dira. Ondorioz, bozketa berriro egin dute, eta Iñaki Totorika alkateordearen kalitate botoarekin intzidentea atzera bota dute.

Jarraian alderdi bakoitzak auziaren gaineko iritzia plazaratu du. PSE-EEko Marian Munozek prozesua “zirko” bihurtu dela esan du, eta gisa honetako kontuak auzitegian salatu behar direla deritzo, “gu ez baikara inor pertsonak modu horretara juzgatzeko”: “Testiguek egia esan duten ala ez? Hori ez dakit, ez baitzeuden zinpean ere. Martitzeneko batzarrak film baten itxura izan du. Lehen egunetik esan nuen kontu hau gaizki planteatuta zegoela. Gainera, bi pertsonen arteko laguntasun harremana frogatzea oso zaila da, eta, nire ustez, martitzenean entzun nuenagatik, alkatearen eta zabortegiko jabea adiskideak direla esateko frogarik ez dago”.

Jose Luis Zubillagak, Ezker Batua alderdiaren izenean, Goiuriko Kofradiak galdeketa egiteko aurkeztutako testiguen artea, alkateari egitekoa udalbatzarrak onartu ez izana kritikatu zuen: “Auzi honetako benetako protagonista galderei erantzuten egon beharrean, jarlekuetan eserita egon zegoen, dena entzuten. Errekusatzaileei testiguen erdiak kendu egin zitzaizkion eta, ondorioz, martitzeneko udalbatzarra nahiko tristea izan zen. Laburbilduz, gauzak hasieratik ondo egin izan balira ez ginen horretara iritsiko. Tramiteak ez dira behar moduan egin eta txostenean irregulartasun bat baino gehiago dago”.

PPko bozeramaleak ere galdeketa testigu guztiei egin behar zitzaiela salatu zuen: “EAJk, bere botoekin, frogen erdiak moztu ditu. Gure ustez, alkatea gehiegi inplikatu da kontu honetan, eta susmagarria da. Zinegotzion funtzioetako bat alkatearen jarduerak zuzenak dira ala ez kontrolatzea da. Oraingo honetan, ez duela zuzen jokatu eta txostenetik kanpora egon beharko lukeela uste dugu”.

EAko zinegotzi Isidro Gorrotxategik abstentzioaren aldeko botoa justifikatu zuen: “Baliteke irregulartasunak egon izana, baina aurreko baten esan nuen legez, kontu hau epaitzea ez dagokigu guri, auzitegiari baino. Han erabakitzen dira horrelako auziak”.

EAJko Iñaki Totorikak auziari eman zaion “hauteskunde kutsu interesatua” salatu zuen: “Igartzen da hilabete biren buruan hauteskundeak direla. Dena dela, askotan esan dudan moduan, intzidente-errekurtsoarekin alkatearen eta zabortegiko jabearen arteko adiskidetasuna frogatu nahi zen, ez besterik. Ez gara gauzak ondo edo txarto egin diren eztabaidatzen ari, hau ez da epaitegi bat. Gauzak ez direla ondo egin? Ez, beharbada ez, baina hori ez da intzidentearen oinarria”.

Azkenik EAJ alderditik botazioan abstenitzea hautatu zuen zinegotziak ere bere arrazoiak eman zituen: “Batetik, orain hain zorrotz kritikatzen duten PPkoek hasieratik jarrera berdina erakutsi izan balute, beharbada, orain ez ginen hemen zango. Bestetik, Goiuriako kaltetuen egoera ulertzen dut. Beraz, abstenitzea erabaki dut”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!