Ertzaintzak Gaztetxea zigilatu egin zuen atzo

Anboto 2007ko ots. 23a, 12:55
Atzo, 9:30 inguruan, Ertzaintza behin-behineko Gaztetxera sartu zen, zerraila aldatu eta atea prezintatzera. Sartu ziren unean barruan ez zegoen inor. Egitekoa burututa, Ertzaintzaren lau furgenetak 10:30 pasatxoan joan ziren handik.
Atzo, 9:30 inguruan, Ertzaintza behin-behineko Gaztetxera sartu zen, zerraila aldatu eta atea prezintatzera. Sartu ziren unean barruan ez zegoen inor. Egitekoa burututa, Ertzaintzaren lau furgenetak 10:30 pasatxoan joan ziren handik.

Bitartean, gertatzen ari zenaren berri jasotzen zuten heinean, Gaztetxeko kideak Batzoki inguruan batzen joan ziren. Azkenerako 30 bat laguneko aldra osatu zuten. Une bakar batean ere ez zen liskarrik izan. Ertzainak joatean Gaztetxeko atearen ingurura hurreratu ziren. Jazotakoak ez ditu ustekabean harrapatu: “Espero genuen lehenago edo geroago. Martitzen goizean ere atea jotzen ikusi omen zituzten, barruan nor edo nor bazegoen jakiteko”.

Behin-behineko Gaztetxea joan zen urtarrilaren 10ean okupatu zuten. Txapa-lantegiak bederatzi urte zeramatzan itxita. Okupazioaren berri jakin eta hurrengo egunean, jabeak denuntzia aurkeztu zuen. Ertzainek salaketa horren harira jokatu zuten.

Gaztetxeko kideek atzo 18:00etan batzarra egin zuten. Ondoren, 19:00etan, manifestazioan irten ziren Iurretan zehar, goizean gertatutakoa salatzeko eta konponbide bateratu bat aldarrikatzeko.

Udalaren jarrera

Ertzaintza joan osteko lehen hausnarketetan, besteak beste, Udalaren jarrera kritikatu zuten: “Hiru aldiz joan gara Udalarekin batzarra eskatzera, baina ez digute erantzun ere egin. Ez badute nahi, gutxienez, esan dezatela ezetz”, salatu zuten.

Jabearekin ez dute arazo hori. Garbi dute zer iritzi daukan: “Behin berarekin egon ginen, eta bere jarrera ez duela aldatuko jakinarazi zigun”. Hala ere, "guk ez dugu liskarrik nahi ez jabearekin eta ez inorekin; hitz eginda konponbide bat bilatzearen aldekoak gara". Azkenik, herritarrekin sortutako hartu-emana ere hizpide izan zuten: “Erlazio ona daukagu. Gaztetxea ezagutzera etortzeko gonbita luzatu genuenean jende ugari etorri zen”.


Gaztetxe1.JPG  


Gaztetxea3.JPG  




ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!