Renaultek institutuarekiko esker ona erakutsi du

Anboto 2007ko ots. 14a, 13:00

Renault-Gaursaren eta Iurretako institutuaren arteko hartu-emana aspaldikoa da. Lehengoak harrobi baliotsu moduan dauka bigarrena: langile gazteak eta kualifikatuak lortzen ditu etxean bertan. Institutuarentzako, berriz, lankidetza hori oso baliagarria da ikasleak lan mundura bideratzeko. Biek irabazten dute. Ildo horretatik, institutuarekiko esker ona erakusteko helburuarekin, Renaultek auto bat (Renault Meganea) erregalatu zion zentroko zuzendari Alfonso Elejabarrietari joan zen martitzenean.

renault_institutua.jpgElejabarrietak kunplimenduak berdindu zituen, “esker oneko geu gaude, ikasleek praktikak egin ditzaten aukera paregabea eskaintzen digute-eta”, esanez. Horrekin batera, autoaren erabilera zehaztu zuen: “Automozio sailean erabiliko dugu ikasleak trebatzeko; bai erdi mailako zikloko formazioan, bai eta goi mailakoan ere”.

Renaultek Arriaundin daukan egoitzan sinatu zuten autoa dohaintzan eskuz aldatzeko akordioa. Ibilgailua ondoan zutela, Alex Rodriguez kontzesionarioko gerenteak, autoaren inguruko xehetasunak eman zituen: “Azken belaunaldikoa den heinean, ezaugarri mekaniko eta tekniko berrienak ditu. Auto hori automobilgintzaren esparruko gaur egungo aurrerakuntza guztiekin horniturik dago. Horrela, ikasleek lehen mailako langaia izango dute”.

Autoaz ez eze, Iurretako institutuarekin duten hartu-eman estuari buruz ere berba egin zuen Rodriguezek: “Formazio profesionaleko eskola askorekin jarduten dugu elkarlanean, baina Iurretako institutuarekin daukagun lotura berezia da. Denbora generoen esker oneko ekintza bat antolatu guran, eta aurten aukera egokitu zaigu. Renaultek, Espainiar estatu mailan, urtean bi-hiru auto erregalatzen ditu. Aurten, auto horietako bat geuri eman digute eta atea parez pare zabaldu zaigu aspaldiko helburua gauzatzeko”.

Gaur egun, Arriaundiko kontzesionarioan 80 lagunek lan egiten dute; mekanika arlokoak 45 dira, eta horietariko 15 Iurretako institututik irtendakoak; hirutik bat, beraz. Bien arteko hartu-emana are sendoago egiten duten bestelako akordioak ere badituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!