Eraikuntza sektoreko laneko arriskuen inguruko ikastaroak hasi dira

Anboto 2007ko ots. 15a, 12:54
Eguaztenean, eraikuntzako sektoreko lan-arriskuen prebentziorako ikastaroa izan zen Iurretako institutuan. Ildo horretako lehen ikastaroa izan da institutuan. Zazpi ordu iraun zuen eta 15 langilek parte hartu zuten. Martxoaren 2an errepikatu egingo dute beste langile batzuekin eta, jada, plaza guztiak beteta daude. Hala ere, etorkizunean sarriago antolatzeko asmoa dute.

Eusko Jaurlaritzaren eta CONFEBASKen arteko hitzarmenaren bitartez antolatu da ikastaro hori. Helburuen artean honakoak daude: prestakuntzaren bitartez, eraikuntza sektorean laneko jokabide seguruak bultzatzea, arriskuak kontrolatzeko neurriak azaltzea, eraikuntzako enpresariei beraien langileek behar duten prestakuntza eduki dezaten laguntzea eta prebentzio-lanetan langileen parte-hartzea bultzatzea.

Langileek klase teorikoak eta praktikoak jasoko dituzte, eta horrela dagokionean, prestakuntza osatzeko alor zehatzagoa landuko da, langileek betetzen duten lanpostuaren araberakoa izango dena.

OSALANek (Laneko Segurtasun eta Osasunerako Erakundeak) prestakuntza ziurtatuko du, eta berau ematen duten entitateek ziurtagiriak banatuko dituzte. Ziurtagiri horien kopiak OSALANek erregistroan gordeko ditu.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!