Nuestra Señora de Begoña S.L. ehorztetxeak (Citroenen alboan dagoena) idatzi bat aurkeztu du udaletxean, erraustegi bat ipini nahi dutela-eta, hirigintza informazioa eskatuz. Martitzeneko udabalbatzarrean alderdi gehienak mesfidati edo, gutxienez, zalantzakor agertu ziren eskaeraren aurrean. Bakoitzak bere argudioak azalduta, bozketa 15 egunez atzeratzea erabagi zuten, egoera behar den moduan aztertu arte.
Ehorztetxearen eskaera legalitatearen barruan dago Udaleko arkitektoak egindako txostenaren
arabera, eta, beraz, aurka agertzeko arrazoi bakarrak “politikoak” izango lirateke, Jose Martin Etxebarriak azaldu zuenez: “Jendearen artean alarma soziala sortu liteke, ingurugiroaren gaineko arrazoiengatik eta abar”.
PSOEko zinegotzi Marian Munoz, “fundizioa herritik ateratzea hainbeste kostatu ondoren”, orain errausketa-labeak jartzearen aurka agertu zen: “Beharbada, ez da arriskutsua izango, baina Bilbon kexa bat baino gehiago eragin dute. Zeozergatik izango da”.
PPko zinegotziak “zuhurtasunez” jokatu nahi duela eta bozketa egin balitz abstenitu egingo ziratekeela aipatu zuen: “Baliteke osasunarentzako kaltegarri ez izatea, baina, lehenik, hori ulertarazi egin behar zaie herritarrei”.
EAko Isidro Gorrotxategi ez zen eskaeraren aurka agertu, baina bai zuhur, beste guztien moduan: “Inork ez du horrelakorik nahi etxe ondoan, eta Iurreta hazten ari den herria da. Etorkizunean arazoak ekarri litzake”.
EBko zinegotziak bakarrik erakutsi zuen aldeko jarrera garbia: “Nire aldetik ez legoke arazorik lizentzia emateko. Hori bai, bete beharreko neurriekin zorrotz jokatu beharko genuke”.