PPk kale antzerki jaialdia egitea proposatu du

Anboto 2007ko ots. 2a, 12:51

Iurretako PP alderdiak herriko turismoa eta kultura sustatzeko proposamen sorta aurkeztu du udaletxean. Horietako batek, kaleko antzerki jaialdi bat egitea proposatzen du, asteburu batean zehar, malabareak, umeentzako antzerkia, txotxongiloak, magia eta musika txandakatuko lituzkeena.

Gabriel Rodrigo PPko zinegotziaren esanetan, “ekimen horrekin eta antzekoekin Iurreta Durangaldeko kulturgintzako erreferente bihurtu nahi dugu”. Era berean, “herritarren integrazioa bultzatuko lukeen ekimena da, eta herria eszenatoki erraldoi bihurtuko lukeena”. Ekimena antolatzeko 15.000 euroko gastua aurreikusi dute, eta babesle pribatuak lortuz gero, gastuak jaitsi egingo liratekeela diote.

Rodrigok alderdi guztien laguntasuna eskatzen du asmoa gauzatzeko, eta “mota guztietako proposemenei irekita” dagoen ekimena dela azpimarratu du: “Aldaketei irekita gaude, beti ere, denon adostasunarekin hartutakoak badira”.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!