Zabortegi askoz handiagoa egiteko proiektu barria dago

Anboto 2007ko ots. 2a, 12:47

Goiuriako gaur egungo zabortegia kudeatzen duen enpresa berak, oraingoa baino lau bider handiagoa izango litzatekeen zabortegi berri bat egiteko proiektua aurkeztu du Eusko Jaurlaritzan. Proiektua onetsiz gero, 1.000.000 metro kubiko inguruko zabortegia egingo litzateke orain dagoena baino iparralderago, eta, mendebalderantz luzatuz. Horrekin lotuta, Alberto Arrate abokatuak gogorazten duenez, “gaur egungo zabortegiaren %80 beteta dago, eta Udaleko baimenik gabe”.

Bitartean, gaur egungo zabortegiak zeresana ematen segitzen du. Goiuriko Kofradiak kontratatutako Eraiki enpresak peritu azterketa egin du zabortegirako kamioien joan-etorrien inguruan. Azterketak ondorioztatzen duenez, Goiurira doan bidetik, orain arte, 54.900 kamioi igaro dira. Hori, nolako bidea den kontuan hartuta, “onartu ezineko arriskutzat” jotzen du azterketak.

Goiuriko Kofradia azkenekoz batu zenean, kontu hori tratatu zuten: “Kamioien hainbesteko joan-etorriak izanda ezinezkoa da alkatea ezertaz ohartu ez izana. Horrez gainera, 50 bat denuntzia jarri izan ditugu udaletxean. Kontuan hartu behar da, udaletxeko baimenik ez zeukatenez, karga horiek ez dutela tasarik edo zergarik ordaindu. Beraz, alkatea jarduera horretako arduradunari mesedea egiten ari zaiola uste dugu, eta ondorioz, adiskidekeria dagoela ondorioztatzen dugu”, Arrateren esanetan. Ildo horretatik, errefusatze-intzidentea aurkeztu zuten Udalean, udalbatzak bere sasoian aintzat hartu zuena. Horren helburuetako bat alkateari galdeketa egin ahal izatea da, udalbatza epaimahai dela.

Aldundira bisita

Oraintsu, Aldundiko Garraio eta Herri-lanetako diputatu Eusebio Melerogaz batu da kofradiako ordezkaritza. Eraiki enpresaren azterketa erakustean, “errepidea arriskutsua zela onartu zigun, eta aspaldi eskatu zitzaiela bidea sei metroraino zabaltzeko”.Horrez gainera, “bazterbide bat ere behar dela esan genion, eta berak hori eskatzea ahaztu egin zitzaiola esan zigun”. Nolanahi ere, “segurutik bazterbide egiteko eskatuko dietela azaldu zigun”, Arratek gogoratzen duenez: “Guk, geure aldetik, errepide publikoak interes pribatuen alde erabiltzea ez dela zilegi” azaldu genion.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!