Udalari inplikazinoa eskatu deutsie Gaztetxeko kideek

Anboto 2007ko urt. 26a, 11:25

Gaztetxearen auziagaz lotutako gorabeherak eramateko sortutako komisioak idatzi bat aurkeztu du, oraintsu, udaletxean. Idatzi horretan, Udalari eskakizun batzuk egin dizkiete: “Nagusiki, posizionatzeko eskatzen diogu Udalari. Hedabideetan irakurri izan dugu Udalak auzitik kanpo mantentzea erabaki duela, eta gure ustez, auzi honetan parte hartu behar luke”, dio komisinoko kide Jon Kepa Gartziak.

Idatziak ildo nagusi bi ukitzen ditu. Batetik, “Udalak Abadetxea erostea nahi dugu. Horrela, erabilera inguruko kultur talde zein eragileen esku utzita, plaza ingurua herriko kulturgune inportante bilakatuko litzateke. Hori da gure ustea eta nahia, behinik behin”.

Bestalde, Abadetxearen kontua konpondu arte, udaletxeak leku bat bermatu dezan eskatu dute: “Ez dugu zalapartarik sortu nahi. Ildo horretatik, Udala eraikinaren jabeagaz batu eta adostasun batera iritsi dadila nahi dugu. Oraingoz, ez dute inolako erantzunik jaso.

Jai herrikoia

Bestalde, bihar, behin-behineko Gaztetxea herritarrei erakusteko egun osoko jaia antolatu dute. Eguerdian, herritik zehar poteo bat egingo dute. ondoren, luntxa prestatuko dute Gaztetxean, joan nahin duen ororentzat. Arratsaldean joku ezberdinak egingo ditue. Azkenik, iluntzean musika kontzertua izango da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!