Suhiltzaileen-parkeko lanak udazkenean hastea nahi dute

Anboto 2007ko urt. 19a, 14:51

Egin beharreko tramiteetan atzerapenik ez badago, Aldundiak suhiltzaileen-parke berriko proiektua maiatzean edo ekainean lehiaketa publikoan jarriko du, eta lanak uda ondoren hasiko dituzte.

Egin beharreko tramiteetan atzerapenik ez badago, Aldundiak suhiltzaileen-parke berriko proiektua maiatzean edo ekainean lehiaketa publikoan jarriko du, eta lanak uda ondoren hasiko dituzte.

Asmo hori gauzatzeko 2.905.000 euroko diru atala osatu dute 2007ko aurrekontuetan. Horietatik 1.105.000 euro proiektua egiteko, lizentziak lortzeko eta gainerako gestinoak egiteko erabiliko dituzte. Suhiltzaileen-parkea egitera, barriz, 1.800.000 euro bideratu dituzte.

Orain, lur azpiko azterketa geoteknikoa egiten dabiltza, eta ikerketaren txostena laster jasotzea espero dute. Bestalde, zonalde horretan goi-tentsinoko linea bi daude, eta Iberdrolak horiek lekuz aldatzeko ardura dauka.

Bi-hiru asteren buruan oinarrizko proiektua suhiltzaileei bidaliko die, beraien iritzia jakiteko. Aldaketa handirik proposatu ezik, otsailean udaletxera bidaliko dute obren lizentzia lortzeko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!