Pistako txirrindularitzaren aldeko lana eskertu zieten Eustraken sortzaileei

Anboto 2006ko aza. 30a, 12:48

Iurretako Txirrindulari Elkarteak XI. Laixiar sariak banatu zituen joan zen barikuan. Aurten, pistako txirrindularitza talde profesionala sortu berri duten hiru zuzendariri eman diete saria: Dani Larruskaini, Nestor Lejarretari eta Raul Menari. Hirurek ‘Solde’ artistak egindako irudia jaso zuten.

Saria “20 urte baino gehiagoan pistako txirrindularitzaren alde egindako lan eskergagatik eta, azkenean, talde profesionala ateratzeko erakutsitako kemenagatik” eman diete, Iurreta Txirrindulari Elkarteko kideek adierazi zutenez. Talde sortu berriaren izena Eustrak da, etorkizun hurbilean balitekeen arren izena aldatzea.

Urteko batzar nagusia

Sari banaketaz gainera, denak elkartu izana, urteroko batzar nagusia egiteko ere baliatu zuten. Urteko lana aztertu eta baloratu ez ezik, 2007ko egutegia finkatu zuten.
Hurrengo denboraldiko aurrekontua 176.856 eurokoa da. Diru-atalik handiena ekainean izango den Emakumeen Bira antolatzeko erabiliko dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!