Iurretako bigarren kokatu daiteke Iraultza menperatuta

Anboto 2006ko abe. 14a, 16:14

Iurretako bigarren postuaren bila irtengo da, domekan, Iraultzaren kontra. Joan zen astean Zorrontzako jipoitu ondoren (2-6), hirugarrenak dira sailkapenean, eta puntu bateko aldea dute bigarren den Iraultzarekiko. Gainera, Iurretakok irabazi eta Busturiak galduko balu, iurretarrak Bigarren Erregional Mailako lider izango lirateke.

Elorrio ere goiko postuetan dago; laugarren da 24 punturekin, Iurretakorengandik puntu bakarrera. Joan zen asteburuan erraz irabazi zioten Lezamari (1-4), eta bihar, Gernika Sporting jasoko dute. Elorriok ez du partidarik galdu etxean; lau irabazi eta bi berdindu ditu. Hala ere, ez da norgehiagoka erraza izango, gernikarrak ere sailkapeneko goialdean daudelako (bosgarren, hain zuzen ere); Elorrioren atzetik, hain justu.

Berriz B-k Gorlizen kontra jokatuko du eta Extremeño ligako lehenengo puntuak batzen saiatuko da Loiu B-ren aurka.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!