Askondoko bideko harria kendu eta asfaltatu egingo dute aurten

Anboto 2006ko aza. 24a, 12:27

Askondo kaleko bidea aurten bertan konponduko dute. Bideko harria kendu eta estanpatutako asfaltoa botako dute. Lanak Provisa enpresari esleituko dizkiote, eta aurten hasi eta amaituko dituzte.

Askondo kaleko bidea aurten bertan konponduko dute. Bideko harria kendu eta estanpatutako asfaltoa botako dute. Lanak Provisa enpresari esleituko dizkiote, eta aurten hasi eta amaituko dituzte.

Jose Martin Etxebarria alkatearen esanetan, “hilabete inguru iraungo duten lanak dira, eta laster hastekoak direnez, ezustekorik ezean, aurten hasi eta amaituko dituzte”.

Harriz atondutako bideak ez du emoitza onik emon, eta Boulevarda egoera penagarrian egon da luzaro: “Oinezkoentzako bakarrik balitz, segurutik, arazo barik iraungo zuen; baina autoak eta kamoi gutxi batzuk ere badabiltzanez, azkenean, hondatu egin zen”, dio Etxebarriak. Horrez gainera, “proiektua osatu zuen teknikoak ere ez zituen ondorioak behar moduan aurreikusi, eta harrien aukeraketa ez zen egokia izan”.

Hainbat azterketa eta batzarren ondoren, Udalak eta Zabalduk (proeiktua egin zuen enpresak) berratontze lanak erdibana ordaintzea erabaki dute. Bakoitzak 18.000 euro jarriko ditu: “Epaiketetan kontua batek daki noiz arte luzatu baino, akordio hori hobea zela uste izan dugu”.

Ezker Batuko zinegotzi Jose Luis Zubillagak, hurrengo batean, horrelako kontuetan “kontuzago eta zuhurrago” jokatzeko eskatu zuen.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!