Musika, bertsoa eta kirola Gaztetxearen urteurrenean

Anboto 2006ko aza. 24a, 12:21

Gaurtik domekara bitarte, Iurretako Gaztetxeak zazpigarren urteurrena ospatuko du. Musika eta bertso saio interesgarriez gainera, lehenengoz bulder txapelketa antolatu dute gaztetxeko rokodromoan.

Gaurtik domekara bitarte, Iurretako Gaztetxeak zazpigarren urteurrena ospatuko du. Musika eta bertso saio interesgarriez gainera, lehenengoz bulder txapelketa antolatu dute gaztetxeko rokodromoan.

Gaur, 19:00etan, AHTren aurkako kalejira egingo dute, Durangoko Sapuetxe gaztetxeko batukadarekin. Ondoren, 23:00etan, musika kontzertuak eskainiko dituzte Tuesday Evenings (Durango), Izeba Pilarren ilobak (Anoeta) eta Skamatxime (Amezketa) taldeek. Kontzertuen ondoren, Show txapelketa izango da.

Bihar, 14:00etan, bertso bazkaria egingo dute Abarkas, Peio eta Katxo bertsolariekin, eta Gure Barik bertso eskolako kideekin. Arratsaldean, I. Bulder Txapelketa antolatu dute, 19:00etan. Gauean, Disorders (Zaldibar), The Shellsuckers (Izurtza) eta Electric souls (Abadiño) taldeek joko dute.

Etzi, 17:00etan, igel txapelketa izango da. Ondoren, bulder txapelketaren finala jokatu eta sariak banatuko dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!