Urrutiaren Ergelen Nonbrea

Anboto 2006ko aza. 16a, 14:48

Iurretan biren lanak ikusi dute argia asteotan: Joseba Sarrionandia eta Jose Enrike Urrutiarenek. Sarrionandiaren hiru liburu dira edizio berrian argitaratu dituztenak: Ni ez naiz hemengoa, Ez gara geure baitakoak eta Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak, eta Urrutiaren aldetik ere idatzirik, etxean zituen ipuin labur eta luzeen bilduma. Ergelen nonbrea.

Urrutiak aurkezpenean azaldu zuenez, Sarrionandia presente dago bere liburu honetan, Sarrirenean Urrutiaren itzala liburu biren azaleko marrazkietan dago. Iurretar biok Durangora begira, azokarako eskaintza zabaltzen ote dabiltzan galdetuta, ezetz Jose Enrikek. Santa Maria elizpean baietz, orduan Barandiaranen liburuak eta erostea festa zela, orain hainbesteko jendetsa ezin aguanta dezakeela.

Iurretar biok Durangora begira, azokarako eskaintza zabaltzen ote dabiltzan galdetuta, ezetz Jose Enrikek. Santa Maria elizpean baietz, orduan Barandiaranen liburuak eta erostea festa zela, orain hainbesteko jendetsa ezin aguanta dezakeela.

Ergelen nonbrea, erlijioa eta politikaz hitz egiteko modu bat da: Urrutiak historia maite duelako, pertsonaia historikoek mamitzen dutena. Haren hitzetan, maitasun istorio bat gaur egun edo Santi Mamiñeko kobetan kokatzea posible den moduan, politika, erlijioa eta ergelak ere gaur gaurkoak direlako.

Porruak, patatak eta olioa eskura izanda, sukaldean sartu eta porrusalda sukaldatzea bezalakoa da idaztea iurretarrarentzat, bertan bizi ez arren, domu santu egunean Iurretan egon zanarentzat.

Urrutiak historia maite duelako, pertsonaia historikoek mamitzen dute istorioa.Politika, erlijioa eta ergelak ere gaur gaurkoak direlako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!