Eibarko Sostoa abesbatzak hasiko du Musikaldia zapatuan

Anboto 2006ko aza. 16a, 14:24
Mikel Deuna kultur taldeak antolatu eta Udalak babestutako 'Musikaldia 2006 Iurretan' ekimenaren barruan, hiru kontzertu interesgarrirekin gozatzeko aukera daukagu Iurretan, zapatuan hasi eta abenduaren 2a bitarte. Kontzertu guztiak Aita San Migel elizan izango dira, 19:00etatik aurrera.

Musikaldiari hasiera emateko, Eibarko Sostoa abesbatzaren kontzertua prestatu dute. Abesbatza hori 1984an sortu zen, eta bere izenak XVIII. mendean Arantzazuko musika kaperako kide izandako Andres eta Manuel Sostoa anaia frantziskotarrak gogoratzen ditu. Euskal Herriko eta atzerriko hainbait lekutan abestu dute; baita hainbat lehiaketatan parte hartu ere, sari bat baino gehiago eskuratu dutelarik. Gaur egun, 54 dira taldea osatzen duten abeslariak.

Hilaren 25ean biolin, biola, biolontxelo eta flautak osatutako Cuarteto Guridiren kontzertua jasoko du elizak. Azkenik, abenduaren 2an, Vanessa Goikoetxea sopranoaren eta Francisco Perez Sanchez piano-jolearen saioak itxiko du aurtengo iurretako Musikaldia.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!