Derbia irabazita, gora begira jarri da Iurretako

Anboto 2006ko aza. 16a, 13:42
Ezkurdik eta Iurretakok Bigarren Erregionalean jokatutako derbiak historia laburra izan zuen. Iurretakok lehen zatian sartutako hiru golek erabakita utzi zuten norgehiagoka, eta aldageletatik bueltan, Ezkurdik joko hobea erakutsi bazuen ere, markagailua ez zen mugitu. Horrela, Iurretako taldea laugarren kokatu da sailkapenean, eta bost puntura du Bermeo B, igoera postuan dagoen bigarren sailkatua.
Arg: Iban GorritiEzkurdik eta Iurretakok Bigarren Erregionalean jokatutako derbiak historia laburra izan zuen. Iurretakok lehen zatian sartutako hiru golek erabakita utzi zuten norgehiagoka, eta aldageletatik bueltan, Ezkurdik joko hobea erakutsi bazuen ere, markagailua ez zen mugitu. Horrela, Iurretako taldea laugarren kokatu da sailkapenean, eta bost puntura du Bermeo B, igoera postuan dagoen bigarren sailkatua.

Gainera, kontuan hartu behar da bermeotarrek zazpi partida jokatu dituztela, eta iurretarrek sei. Asteburuan, Iurretakok Lezama hartuko du etxean, puntuz berdinduta bere hurrengo kokatuta dagoen taldea. Defentsan erne ibili beharko dute, Busturiaren atzetik, Lezama baita golik gehien sartu dituen taldea; 16 guztira. Nolanahi ere, aurrealdean lortutako abantaila atzealdean zapuzten dute, 13 gol jaso baitituzte. Iurretako, aldiz, defentsan dabil ondoen, lau gol bakarrik sartu dizkiote-eta.

Ezkurdi, derbia galduta, ez gorako ez beherako geratu da 12. postuan, eta zazpi punturekin. Asteburu honetan Ermua Bren kontra jokatzekoak ziren, baina azken hauek ligatik erretiratu egin direnez, durangarrek ez dute partidarik. Gaur hamabost, berriro etxean, Elorrio izango dute aurkari. Elorriarrak seigarren daude 12 punturekin; 14 gol sartu eta bost besterik ez dituzte jaso.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!