Kutsadura akustikoa gitxitzeko eskaera egin dute Aldundian

Anboto 2006ko aza. 10a, 13:36

Iurretako eta Ermuko PPren ekimenez, alderdiak Batzar Nagusietan dituen ordezkariek N-634 errepideak gurutzatzen dituen herrietan kutsadura akustikoari aurre egiteko neurriak hartzeko eskatu dute. Ildo horretatik informe tekniko bat egitea nahi dute, zehazki zer neurri hartu daitezkeen jakiteko: “Bide hori Euskadin trafikorik gehien hartzen duenetakoa da eta neurriak hartu behar dira. Iurretako bizilagun batzuren kexak jaso ditugu eta horrek bultzatu gaitu eskakizun hau egitera”, dio Gabriel Rodrigo PPko zinegotziak.

Gainera, gogorarazten duenez, “askotan kutsadura mota hau bigarren maila batean geratzen den arren, oso kaltegarria izan daiteke osasunarentzako, eta kutsadura akustikoa pairatzen duen lagunaren bizi kalitatea asko jeisten da normalean”.

Kutsadura mota hori ekiditeko zer neurri diren bideragarriak jakin nahi dute: “Esaterako, Bilbon Sabino Arana kalean zehar, hiru metro garaiko hesi opakoak daude, eta horren bidez kutsadura akustikoa jeitsi egiten da nabarmen. Horrelakoak edo antzerako neurriak hartzea posible den jakitea litzateke azterketaren helburua”.

Udala batzea gura

Aldundian eskatzeaz gainera, urtea amaitu aurretik Udalean ere ildo horretako mozioa aurkeztuko dute. Udalbatzak onartuz gero indar gehiago edukiko luke Aldundian: “Danok bat eginda joten badugu aurrera, kasu egin diezaguten aukera gehiago izango dugu”, Rodrigok azaltzen duenez.
PPren asmoa mozioa lehen bait lehen aurkeztea da, udalbatzarrean ere ahalbait azkarren tratatu dezaten.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!