Kurutziaga Ikastola Drona Kurutziaga ikastola argazkia 5 Kurutziaga_2_ kurutziaga_5_

KURUTZIAGA IKASTOLA

KURUTZIAGA IKASTOLA logotipoa

Kurutziaga ikastola gurasoen kooperatiba da, herri onura izaera duena, irabazi asmorik gabekoa, herrikoia eta herriaren ekimenetik sortua.

HAUR HEZKUNTZA

Kurutziaga Ikastolako Haur Hezkuntzak, bere baitan hiru dimentsio biltzen dituen eredu pedagogikoaren hautua egiten du. Pertsona, testuingurua eta ikaskuntz-irakaskuntza prozesuen arteko elkarrekintza harmoniatsua ardatz duen proposamen pedagogikoa alegia.

Ziurtasun afektiboa, esplorazio askea , esanguratsua eta eraikitzailea, aniztasun eta inklusioa , elkarrekintza eta elkarbizitza, aprendizaia kooperatiboa eta adimen anitzak ezinbesteko baldintza bihurtzen dira gure jardunean.

Kurutziaga ikastolako Haur Hezkuntzan era askotariko estrategia metodologiko aktiboen alde egiten dugu:

· Txokoak (Adimen anitzak)
· Lan proiektuak (metodo zientifikoa)
· Ikasketa kooperatiboa·
· Tailerra
· Errutinak

LEHEN HEZKUNTZA

Lehen Hezkuntzan (LH) (6-12 urte) pertsona modura garapen integrala lortzea dugu xedea. Umeak gizartean bizitzeko eta planteatzen zaizkion arazoei aurre egiteko tresnak izango ditu. Aldi honetan, logika eta arrazonamendua garatzen ditu, ingurua behatzen eta ezagutzen du, eta ulermen nahiz espresiorako tresnak eskuratzen ditu.

  • Material propioa: TXANELA, KIMU eta EKI.
  • Ikaskuntza esanguratsuaren eta ikasle aktiboaren bila lan egiten dugu.
  • Haurraren etengabeko motibazioa bilatzen dugu.
  • Aniztasuna errespetatzen duena.
  • Gure proiektuak euskaldun izaera abiapuntu izanik, kultura unibertsalaren aniztasunaren eta aberastasunaren partaide egin nahi ditu ikasleak. Jatorriz euskaldun nahiz erdaldun diren haurrak, euskaraz eta curriculum bateratuan hezteko proposamena eskaintzen dugu.

Irizpide metodologikoak konpetentzialak eta integratzaileak dira. Ikasitako hura aplikagarri bihurtzen duen jardun metodologikoa. Ikaslea ardatz izanik, ikuspegi eraikitzailea, Ikaslearen kudeaketarako taldekatzeari eta elkarrekintza anitzari garrantzia emanez. Denboraren, espazioaren eta baliabideen ustiaketarako orientabideekin. Gurasoekiko harremanak bideratzeko proposamenekin.

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) (12-16 urte) konpetentzietan oinarritutako eskaintza dugu. Hortarako, Ikastolen Elkarteak sortutako EKI proiektuko ikasmaterial berritzailea darabilgu. Euskal Curriculuma garatzen du, konpetentzietan oinarrituta eta integrazioaren pedagogiaren bitartez, bai paperezko euskarrian zein modu digitalean.

  • Konpetentzia digitalak (testu editoreak, ekuazio editoreak, mapa digitalak, audio/bideo grabazioak…) funtsezko zeregina du oinarrizko konpetentzien lorpenean.
  • Ikaslearen irteera-profilean oinarritutako curriculuma jartzen du helburu gisa, eta horretarako oinarrizko konpetentziak hartzen ditu jomuga modura.
  • Bizitzarako ezinbestekoak diren eta bizitzako egoera guztietarako baliagarriak diren konpetentzia orokorrak (metadiziplinarrak)zehazten ditu, oinarrizko hezkuntza osoko irteera-profilaren giltzarri gisa: Komunikatzen ikasi; Elkarbizitzen ikasi; Norbera izaten ikasi; Egiten eta ekiten ikasi.
  • EKI proiektuaren barruan sei alor jorratzen dira, nagusiki: Euskara eta Literatura; Lengua Castellana y Literatura; English; Matematika; Gizarte Zientziak; Naturaren Zientziak. Gaur egun beste alorrak (Gorputz Hezkuntza, Teknologia, Plastika) ere eredu konpetentzialera egokitzen dihardugu.

Irekiera orduak

Astelehena
09:00-16:30
Asteartea
09:00-16:30
Asteazkena
09:00-14:30
Osteguna
09:00-16:30
Ostirala
09:00-14:30
Larunbata
Itxita
Igandea
Itxita

Kokapenaren mapa