Durangoko alde zaharrean dago kokatuta Hitz liburu-denda, Artekaleko 14. zenbakian hain zuzen ere. 1976. urtean sortutako liburu-denda independentea da Hitz, eta durangaldeko "euskal komunitatean" oso ezaguna. Euskerazko liburu fondo zabala izateaz aparte, baditu beste gai batzuk: politika, historia, auto-laguntza, mendia, gaztelerazko literatura, saiakera, hizkuntzak, sukaldaritza, umeentzako liburuak, komikiak... Umeentzako pelikulak (DVD) ere badaude, baita musika (CD) ere. Euskal musika eta munduko musika dira liburu-dendako espezialitateak. Bitxikeria moduan binilo (LP) batzuk ere baditu. Liburuen aurkezpenak eta hitzaldiak ere sarritan egiten dira bertan.