35 urte baino gehiago pasa dira Dendak Bai sortu zenetik. Urte guzti hauetan izen ezberdinak izan arren, helburua beti izan da berdina: herriko merkataritza sendotzea.
Gaur egun 180 saltoki (merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak) baino gehiago gara eta egunez egun etorkizun oparo bat eskaintzeko lan egiten dugu, baita Durangaldea bultzatzeko eta bizirik mantentzeko ere.
Aholkularitza eskaintzen dugu, lan-poltsa daukagu, etxez etxeko banaketa egiten dugu, ekitaldiak eta kanpainak antolatzen ditugu, formakuntza ematen dugu,... Laburbilduz, sektoreak bezeroari balio erantsi bat eskaintzeko moduko tresna lehiakorrak sortzeko lan egiten dugu.