DURANGALDEKO AEK

https://https://anboto.org//gida/AEK
DURANGALDEKO AEK Santanoste kalea 4, behea
48200 Durango
Tel.: 94 681 73 49 / 662 96 68 27
https://www.aek.eus/
DURANGALDEKO AEK

AEK-k (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea) euskararen berreskurapena eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea ditu helburu.

Helduen euskalduntze alfabetatzean aritzen den elkarterik garrantzitsuena dugu eta, Euskal Herri osoan lan egiten duen bakarra, administrazio-banaketen gainetik. 

Honako eskaintza dauka:

Euskara praktikoa, euskara ikastaroak eskaintzen ditu. Maila guztiak: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2.

Titulu homologatuak lortzeko azterketak prestatzen ditu, neurriko ikastaroen bidez:

               -HABEren 1., 2., 3. edo 4. mailak.

               - Hizkuntz-Eskakizunak: Hezkuntza (1.HE eta 2.HE), Osakidetza, Justizia eta                    Administrazioa (1.HE, 2.HE, 3.HE eta 4.HE)

               - EGA

Taldeentzako ikastaroak: institutuetako ikasle, enpresetako langile, merkatari, elkarte, etorkin, guraso, koadrila, adineko, IRALE eta administrazioko langileentzat...

Autoikaskuntza: ordutegia eta ikas erritmoa aukeran. Tutorearen laguntzarekin euskara etxean ikasi eta mintzapraktika euskaltegian, ikastaldean.

Negu barnetegia, Foruan (Bizkaia): AEK-k Urdaibai Biosfera-Erreserban duen barnetegia urte osoan dago zabalik, eta hilabete osoko ikastaroak eskaintzen ditu.

Durangaldean hainbat herritan daude:

Durango, Santanoste 4, behea - 946817349/ 607159205 - abarrak@aek.eus

Elorrio/ Atxondo, San Juan 23, behea- 607600901- abizari@aek.eus

Zornotza, San Pedro 3, behea - 607151917 - zornotza@aek.eus

Berriz/ Zaldibar/ Abadiño / Iurreta/ Izurtza/ Mañaria - 662966827- durangaldekoak@aek.eus

AEK_Euskaraldia