Z generazioari sare sozialekin abilak izatea egotzi digute. Hala izango da, agian. Burokraziari dagokionean, baina, belaunaldion arteko adostasun osoa lortuko genukeela esatera ausartuko naiz: guztiok gorroto dugu. Burokraziak batzen gaitu. Kanpaina bateko eslogana izan daiteke. Alferkeria izango da, ezjakintasuna, interes falta, ez ulertzeko beldurra... Dena delakoa. Gainera, aipatutako zerrendari halako gestioak egiteko hezkuntza gabezia gehitu behar zaio. Eskola curriculumean sar dezakegu: inork egin nahi ez dituen baina helduaroan beharrezkoak diren izapideak. Zenbaiti bizitza erraztuko liguke.