Garaiko EAJk haren "konpromisoa eta erakundeen artean lan egiteko gaitasuna" txalotu ditu, eta haren "kudeaketa publikoaren inguruko ezagutza zabala" eta "erakunde mailan bai udan mailan pilatutako esperientzia" balioan ipini.
Osak Garaiko Udala gidatu du azken bi legealdietan, eta bere konpromisoa agertu du "Garairekin eta belaunaldi guztientzat aukerak eskainiko dituen udalerri kohesionatuago baterantz aurrera egiteko". Hautagaiak herria hobetzen jarraitzeko borondatea agertu du, hala nola auzotaxi zerbitzua eta kirolgunea martxan ipinita, baita herri-kohesioa eta herri-bideen konponketak bultzatuta ere.
Egun alkate denak ibilbide profesional luzea du euskararen sustapenari eta biziberritzeari lotua. AEKn arduradun izanikoa da, eta Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioan zein Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzan egin du lan. Gaur egun, Euskaltzaindiko idazkariordea da, eta euskaltzain urgazlea 2013tik.