24. Korrika

Korrika txikia eta herri afaria Garain, Korrika nagusira batu aurretik

E.H. 2026ko martxoaren 10a

Trumoitte elkarteak hainbat ekintza antolatu du Korrikari ongietorria egiteko. Martxoaren 28an egingo dituzte ekitaldiok, lasterketa erraldoiak eskualdea zeharkatu aurreko orduetan.

18:00etan, pankartak eta petoak margotzeko tailerrak egingo dituzte, eta behin horiek guztiak atonduta, herriko kaleak zeharkatuko dituzte Korrika txikian. Ondoren, 21:00etan, herri afaria egingo dute Otea Loran elkartean. Menua ere zehaztu dute: entsalada, solomoa patatekin eta postrea. Bertan afaldu gura dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik, eta 10 euro ordaindu (inskripzioak martxoaren 26a baino lehen egin behar dira).  Azkenik, behin indarrak hartuta, Berrizera jaitsiko dira Korrikan parte hartzeko. Trumoittek kilometroa erosi du AEKn. Oraindik, baina, zehaztu barik dute lekukoa eramateko tartea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!