Udal eta foru hauteskundeak

[ARGAZKI GALERIA]: Erramun Osak bigarren legegintzaldia abiatuko du Garaiko alkate moduan

Anboto 2023ko eka. 17a, 13:39

EAJko alkategai Erramun Osak, Enrike Ramos zinegotzi jeltzalearen eskutik jaso du aginte-makila. Kargua "leialtasunez" beteko duela hitz eman du Osak.

Kargua hartu ondoren, Osak nabarmendu du "garaitarren eta Garairen interesak" nonnahi defendatuko dituela; "guztion interesak guztiaren gainetik defendatuz", gaineratu duenez. Orain arte zinegotzi izan diren guztien lana ere eskertu gura izan du: "Zailtasunak zailtasun uste dut lortu dugula ahaleginak batzea, eta elkarrekin lan egitea garaitarren ongizatearen mesedetan".

Legegintzaldi berriari begira, azaldu duenez, "hasiko dugun ibilbide berri horretan, interes orokorreak lehenestea gura nuke, norberaren interesak beharrean, eta borondateak batuta denon artean herria egiten saiatzea, guztion ongia bilatuz. Oso garrantzitsua da hori, are gehiago herri txiki baten. Denon ahalegina inportantea da". Hori da Osaren berbetan, "herritarrek emandako mandatua. Eskatu digute bidea elkarrekin egitea".

Herriko Taldeko alkategai Jon Martin Larruskainek herritarrengandik jaso duten babesa eskertu du, eta EAJ zoriondu du lortutako emaitzengandik. "Gobernatzeko babesa eman ez arren bizitzeko Garai bat eraikitzeko lanean arituko gara", nabarmendu duenez.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!