Erramun Osa izango da Garaiko EAJren alkategaia

Ekaitz Herrera 2023ko ots. 23a, 10:14

Osak "erronkari" heltzeko "ilusio eta gogo handia" dituela adierazi du. Alkate irtetera, "agintaldian aritu den eran" segituko du, "herritarren parte hartzea" sustatuta eta garaitarren "bizi kalitatea hobetzeko zerbitzuak garatuta". 

 

Erramun Osa, legegintzaldi honetan Garaiko alkatea izan dena, atzera ere aurkeztuko da udal hauteskundeetara EAJren alkategai lez. Osak "herritarrekin daukan konpromisoa" berritu gura du, eta adierazi du "ilusio eta gogo handiarekin" helduko diola "erronkari". Alkate irtetera, "agintaldi honetan aritu den eran" jarraituko duela iragarri du, liberaziorik hartu barik eta "herritarren partaidetza" sustatuta. Landuko lituzkeen lan-ildoen artean herri bideen zaharberritzea, hirigintza plana eta herritarren "bizi kalitatea hobetzeko zerbitzuak" garatzea zerrendatu ditu. Horrez gainera, mugikortasun arazoei irtenbidea topatzeko eta Garai irisgarriagoa izateko lan egingo duela jakinarazi du.

Erramun Osa EAJren zinegotzi izan zen 2015-2019 legegintzaldian. 2019an udal hauteskundeak irabazi zituen, eta harrezkero herriko alkatea da. Ibilbide luzea du euskalgintzan. Euskararen eta euskal kulturgintzaren aldeko hainbat elkartetan ibilitakoa da. Gaur egun, Euskaltzaindiko idazkariordea da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!