Berez ernatzen diren basoei buruzko kudeaketa praktikara eramango dute bihar Garain

Anboto 2022ko uzt. 18a, 13:59

Aitor Onaindia baso ingeniariak gidatuko du egitasmoa.

Zer kudeatu, noiz kudeatu eta zelan kudeatu. Bihar Garaira hurbiltzen direnek galdera horiek erantzungo dituzte berez ernatzen diren basoetan jarduera praktiko bat eginda. Saioa Aitor Onaindia baso ingeniariak gidatuko du. Interesdunek Garaiko udal plazan egon beharko dute 18:00etan. Handik Garaitik Goiuria aldera dagoen baso batera mugituko dira. Egitasmoaren antolatzaileak Garaiko Udala eta Urkiola Landa Garapena dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!