Auto bat errepidetik irten da goizaldean Garaiko Goierri auzoan, Oizera bidean

Anboto 2018ko abe. 22a, 10:41
Argazkiak: @BomberosIurreta

Gizon batek istripua izan du goizaldean, Garaiko Goierri auzoan, Oizera bidean. Goizean bertatik pasatu den pertsona batek autoa iraulita ikusi du eta berehala abisua eman du. 

Istripuaren ondorioz, autoan zihoan gizonak zauri arinak izan ditu eta Galdakaoko ospitalera eraman dute. Suhiltzaileak ere bertara joan diren arren, ez dute parte hartu behar izan. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!