Garaiko Udalak dei egin die herritarrei Euskaraldian parte hartzeko

Anboto 2018ko azaroaren 12a

Herriko Taldeak eta Garaiko EAJk dei egin diete herritarrei Euskaraldian parte hartzeko.

Ohar bidez jakitera eman dutenez, udalarentzat oso garrantzitsua da euskarari bultzada bat ematea Garain. Gainera, azaroaren 16an, 19:30ean, udaletxe aurrean egingo diren ekintzekin udalak bat egingo duela jakitera eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!