Garaiko 32 lagunek eman dute izena Gure Esku Dagoren giza-kate erraldoian parte hartzeko

Markel Onaindia 2018ko mai. 8a, 11:01

Gure Esku Dago dinamika giza-kate erraldoia prestatzen ari da ekainaren 10erako.

Herri txikietan biztanle gutxi egon arren, horien ekarpena ere beharrezkoa izango dute Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen mobilizazioan, eta Garain, esaterako, joan zen barikuan ipini zuten inskripziorako mahaia. Bertan, 32 lagunek eman zuten izena; giza-katean parte hartzeko behar den metroa erosi zuten denek. Elizabarrin elkartu ziren, eta Gazta zati bat dokumentala ere ikusi zuten.

Garaitarrek iurretarregaz batera osatuko dute kateko ibilbidea. Guztira, herri bien artean 500 lagunek parte hartzeko helburua dute, antolakuntzatik eskatutako ibilbide zatia bete ahal izateko. Garaitarrek diote pozik daudela momentuz jasotako harreragaz, eta datozen asteetan ere beste egun bat ipiniko dute inskripziorako. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!