Gure Esku Dagoko giza-katean parte hartzeko aukera emango dute Garain

Markel Onaindia 2018ko mai. 2a, 13:03

Herritarren partaidetza beharrezkoa dute antolatzaileek, eta horregatik, Garain ere inskripziorako mahaia ipiniko dute bariku iluntzean.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku Dago dinamikak ekainaren 10ean giza-kate erraldoi bat sortzeko deia egin du, duela lau urte bezala. Garaitarrak ere ekimenera animatu daitezen, barikuan metroak eta kamisetak saltzeko mahaia ipiniko dute herrian. 20:00etan Gazta zati bat dokumentala eskainiko dute Elizabarrin, eta ostean eman ahalko da izena.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!