Garai animalien babesleku izan zenekoa

Jone Guenetxea 2018ko urt. 20a, 12:00

Jabi Maiztegik Animaliak Berreskuratzeko Zentroa zabaldu zuen Garain, bost urtez. Epe horretan, 4.000 animalia inguru pasatu ziren baserri horretatik. Bisitarientzako ibilbidea ere bazuen. Urtero, zentroak 16.000 bisitari hartzen zituen.

Askok gogoratuko dituzte zentroan bizi ziren tximinoek bisitariei egiten zizkieten trikimailuak.  Animalia ugarienak, baina, hegaztiak ziren. Jendeak hegazti ugari eramaten zituen Maiztegirenera, kotxeren batek jota edo tiroren bat hartuta, han senda zitzaten.

Garaiko espazioa, baina, txiki geratu zitzaien, eta Karrantzara eraman zuten zentroa. 1994ko martxoaren 11ko ERAZ aldizkariaren alean Maiztegik azaldu zuenez, uztailean Karrantzara lekualdatzeko proiektua zuten, espazio zabalago batera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!