Garaiko umeak Barrio Sésamon agertu zirenekoa

Markel Onaindia 2018ko urt. 15a, 11:11

TVEko kamerak Garaira etorri ziren 1976an, eskolara autobusean joaten ziren umeen esperientzia grabatu eta Ábrete Sésamo telesaioan eskaintzeko. Sare sozialetan erabiltzaile bilbotar batek zabaldu du bideoa bere umezaroko adibide lez, eta hantxe topatu ditugu, gure harridurarako, Garaiko irudiak.  

Momoition eta herrigunean umeak autobusera zelan igotzen diren ikusten da bideoan, eta denak batera, Berrizko eskolara ailegatzen dira. Garaiko tarte horren aurretik, saioan Epi eta Blasek semaforoen inguruko aholkuak ematen dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!