Jardunaldi gastronomikoa antolatu dute Aboiz jatetxean

Maialen Zuazubiskar 2017ko aza. 26a, 19:00

Abenduaren 2rako Garaiko Aboiz jatetxeak Abac hiru izardun jatetxeagaz batera jardunaldi gastronomikoa antolatu du.

Balfegó hegalabur lehiaketako irabazlearekin batera, 4 eskutara arituko dira Aboiz jatetxeko sukaldariak abenduaren 2an. Aboizeko kideek jakitera eman dutenez, 70 euroko (bez barne) dastatzeko menua eskainiko dute.

Jardunaldi gastronomikoetan antolatutako menua dastatu gura duenak aurrez egin beharko du erreseba 946 228 240 telefono zenbakira deituta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!