Talde berak segiko du nagusien elkartea zuzentzen

Anboto 2017ko mar. 21a, 09:00

Martxoaren 12an urteko batzar orokorra egin zuten Garaiko San Migel nagusien elkartekoek, balantzea egin eta aurrera begirako erronkak aztertzeko. Orain arte zuzentzen ibilitako taldeak segitzea erabaki zuten, besteak beste. Momentuz, urte birako konpromiosa hartu dute juntakideek.

Gastuek gora
62 bazkide ditu elkarteak, eta 30 bat agertu ziren batzarrera. Talde eragileko kideek azaldu dutenez, azkenaldian gastuak handitu egin zaizkie, eta, horregatik, udalari diru-laguntza handiagoa eskatzeko asmoa agertu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!