Nagusien elkarteak urteko batzarra egingo du domekan

Joseba Derteano 2017ko mar. 10a, 11:20

San Miguel Garaiko Nagusiak elkarteak urteko batzarra egingo du domeka honetan, Otea Loran txokoan. 11:00etan jarri dute lehenengo deialdia, eta 11:30ean bigarrena.

Gai ordeneko punturik garrantzitsuena urteko kontuak onartzea izango da. Urteko balantze ekonomikoaren gaineko xehetasunak emango dituzte. Udaleko eta Aldundiko diru-laguntzak eta bazkideen kuotak dira nagusien elkarteko diru iturri nagusiak.

Ondoren, aurtengo urterako ekintza proposamenak jasoko dituzte. Azkenik, zuzendaritza batzordean sartu gura duen boluntariorik balego, pauso hori emango lukete. Bertaratzen diren denentzat luntxa egongo dela adierazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!