Elikagaiak manipulatzeko karneta atera ahalko da Garain

Anboto 2017ko ots. 20a, 17:02

Trumoitte kultur elkarteak ikastaroa antolatu du martxoaren 7rako, eta izena eman gura dutenek bariku honetara arte (otsailak 24) dute epea.

Elikagaiak manipulatzeko karnet ofiziala atera ahalko da Trumoitteri eskerrak, Garaiko kultur etxean 18:00etatik 21:00etara burutuko den ikastaroan. Herritarrek doan parte hartu ahalko dute, eta kanpokoek 20 euro ordainduta. Gehienez 30 laguneko taldea izango da, eta garaitarrek edukiko dute lehentasuna. 94 681 63 93 telefonora deitu behar da izena emateko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!