Plan orokorra berrikusten hasiko dira aurten udalean

Anboto 2017ko urt. 31a, 10:45

25 urteren ostean, Garaik hirigintza ikuspegiko hausnarketa egingo du, Hiri Antolamendurako Plan Orokorra berrikusten hasita. Izan ere, 1992an onartu zituzten azken arau subsidiarioak. Udalak 25.000 euro gorde ditu lan horri ekiteko, onartu berri duen aurrekontuan.

Gaur egungo beharrizanak kontuan hartuta, herria zelan antolatu erabakiko dute plan orokorraren bidez. Zelako azpiegiturak eraiki, zenbat etxebizitza egin, zelako kultur zerbitzuak eskaini... Herririk herri egiten da hausnarketa hori, eta oraingoan Garairi heldu zaio ordua.

Lehenik, azterketak
Amaierako plana osatu aurretik, tramitazioak eta azterketa teknikoak egin beharko dituzte lehenik, eta 2017an zeregin horregaz hasiko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!