Baserriko produktuak eta salda beroa, hotzari aurre egiteko metodoa

Anboto 2017ko urt. 17a, 16:04

Erremata ospatu dute Garain, San Anton egunez ohitura den lez. 825 euro batu dituzte baserriko produktuen enkanteagaz; erdia elizako gastuetarako erabiliko dute, eta beste erdia Caritasi emango diote.

Eguraldi hotzak behartuta, aurten eliza barruan burutu dute enkantea, kanpokaldeko atarian barik. Gainera, salda beroa eman dute antolatzaileek, giro onaren seinale. 50 bat lagun batu dira, eta Lazaro Milikuak aurkeztutako produktuen alde dirua eskaini dute. Arrautzak, txorizoak, untxiak, pastelak, porruak... Besteak beste, kiwi sorta bategatik 55 euro ordaindu dituzte, eta oilaskoengatik 45.

 

 

 

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!