Errematagaz San Anton eguna ospatuko dute Garain

Anboto 2017ko urt. 16a, 11:46

2016ko Errematako argazkia.

Bihar, Elizabarriko aterpean, baserrietako produktuak lortzeko aukera dute enkante zaleek.

Urte luzeetako tradizioari eustea sarri ez da erraza izaten, baina Garaiko Errematara ez dute hutsik egiten herritarrek eta inguruetako enkante zaleek. Bihar ere hantxe batuko dira, Elizabarriko aterpean, baserrietako produktuak lortzeko apustu egiteko. Batuko den diruaren erdia Caritasi emango diote, eta gainerakoa parrokiako gastuetarako izango da. Erramataz gainera, nagusien elkartekoek bazkaria egiteko aprobetxatuko dute. Herriko tabernan batuko dira.

San Anton egunari 12:00etan emango diote hasiera, Elizabarrin, mezagaz. Ostean, abadeak lurrak bedeinkatuko ditu, eta enkanteari ekingo diote. Baserritarrek eramandako produktuak lortzeko aukera egongo da: txorizoak, barazkiak, esnea, pastelak, arrautzak... Lazaro Milikuak gidatuko du enkantea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!