Bazkaria egingo dute 24an, Olentzerogaz irten eta gero

Anboto 2016ko abe. 21a, 10:45

Badatoz Gabonak, eta Garain ere ospatuko dute sasoi berezi horren etorrera. Hain zuzen ere, hilaren 24an, Olentzero aterako dute herritik. 10:00etan ipini dute hasiera emateko hitzordua, eta auzorik auzo joango dira elkarrekin. Eguerdian, bazkaria egiteko aprobetxatuko dute gainera, parte hartuko duten guztiekin.

Arratsaldean kalejiran jarraituko dute, faltako zaizkien baserrietara ailegatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!