Gaztainerre Eguna ospatuko dute zapatuan

Anboto 2016ko aza. 24a, 11:34

Udazkeneko eguraldi heze eta hotzari aurre egiteko plan ederra dute zapatuan Garain: Gaztainerre Eguna.

Arratsaldeko 18:00etan batuko dira pilotalekuan, jai-giroan gaztainak jan eta arratsalde-pasa egiteko.
Gainera, herritarrek batutako gaztainak izango dira jango dituztenak. Izan ere, hilaren 13an basora irteera egin zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!