Ametxorbeko lurren auzian, udalak galdu egin du epaiketa

Markel Onaindia 2016ko aza. 15a, 10:00

Berrizko Biritxinaga nekazari familiak Ametxorbe inguruko lur bat erosi zuen 2014an. Garaigaz muga egiten du lurrak, eta hori ikusita, udalak bereganatzeko asmoa agertu zuen; aukera hori ematen du legeak erabilera publikorako denean.

Baina, gaia epaitegietara heldu zen, eta orain, nekazari berriztarrei eman die arrazoia epaileak, lurrak bereganatzeko epea pasatuta zegoela argudiatuta.

Biritxinagatarrek behi ustiategi handia dute, eta horixe zabaltzeko asmoz erosi zuten lurra. Eurek jo zuten jabearengana; lurra ez zegoen salgai ordura arte.

Horren berri eduki eta gero, Garaiko Udalak osoko bilkuran erabaki zuen erosketa atzera botatzeko eskaera egitea. Ametxorbe inguruko lurrak herriko nekazarientzat erabiltzea zen gobernu taldearen asmoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!